![AKERBELTZ_GAZTETXEAREN_4__](http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/site/files/2013/12/AKERBELTZ_GAZTETXEAREN_4__-300x225.jpg)
Inaugurazioa abenduaren 6an izan zen arren,
Akerbeltz gaztetxearen V. Urteurren Jaia ospatuko da
zapatuan. Egun osoko egitaraua dago prest.
Urriaren amaieran hasi zen
pala txapelketaren finalagaz hasiko dira ospakizunak. Danetara, 36 bikotek parte hartu dute lagunarteko lehian eta atzo iluntzean erabaki ziren finalistak.
Gaztetxo eta nagusi, adin tarte guztietako herritarrek hartu dute parte aurtengo kanporaketan eta gaztetxekoak pozik agertu dira txapelketak izandako erantzunagaz. «Herritarrak eta ingurukoak alkar ezagutu eta kirola alkarregaz egitera motibatzea lortu nahi izan dugu», azpimarratu dute.
Finala, 11:00etan jokatuko da frontoi txikian, eta «hotzari aurre egiteko» danentzako salda beroa egongo dela aurreratu dute antolatzaileek. Sariak «pala eder bana eta gaztetxeko urteurren bazkarirako gonbidapena» izango dira.
Ateak zabalik
Eguerdiko
txikiteoaren ostean egingo da bazkaria gaztetxean.
Markina-Xemeingo Gazte Asanbladak prestatuko du jana, eta jadanik bazkarirako
txartelak salgai dagoz 7 eurotan Sakris eta Buztarri tabernetan.
Aurten ere ez da bazkalosteko sorpresarik faltako ez eta gabeko ikuskizun eta erromeririk ere.
Nahi duenak, gainera, ogitartekoak ere edukiko ditu gaztetxean bertan afalordurako.
«Bost urte bete ditu gaztetxeak berak, eta gorputza hartzen doa, baina, oraindik, herriko gazte asko falta dira gaztetxera sartzeko», esan dute Markina-Xemeingo Gazte Asanbladako kideek. Urteurrena aukera ona izan daiteke asanbladakoen ustez horretarako, eta beraz,
herritar guztiak gonbidatu dituzte jaira.
Egitaraua:
- 11:00. Pala Txapelketako Finala frontoi txikian.
- Ostean. Txikiteoa.
- 14:30. Bazkaria gaztetxean.
- Bazkalostean. Sorpresa.
- Ondoren. Poteoa.
- 21:00etatik aurrera. Ogitartekoak egongo dira gaztetxean.
- 23:00. Txoue!
- Ostean. Fan & Go erromeria taldea goizaldera arte.