Mutrikuko sarrerako errepidea moldatzen ari dira, ibilgailuek abiadura murriztu dezaten

IMG_2381

Mutriku sarreran, Agirre Lehendaria kalean ari da lanean Gipuzkoako Foru Aldundia. Atzo hasi ziren GI-638 errepidean moldaketak egiten, eta gaur arratsaldean amaituko dute. Obraren helburua iblligailuen abiadura murriztea izango da, eta bide batez, Samikollarako errepidea hartu nahi dutenei nondik joan behar diren zehaztea.