Autokonpost kanpainan
parte hartu nahi dutenek 94-683 36 77 telefono zenbakira
deitu behar dute, eta eskatzaileen artean
hamabost poto banatuko ditu udalak abenduan, doan, bai eta autokonposta egiteko beharrezkoa den gainerako materiala ere. Urtarriletik aurrera poto gehiago banatuko dira, izena ematen dutenen kopuruaren arabera.
Kanpaina ez da hor amaituko.
Ikastaro bat ere egingo da, eta
ontzia daukatenek teknikarien bisitak jasoko dituzte, konposta ondo doan jakiteko.
2.000 kilo zamar gutxiago
Ondarroan
konposta egiten ari diren familiek 2.000 kilo zamar gutxiago bidali dituzte erretzera azken hiru hilabeteetan. Ingumena zaintzeko eta ondarrutarren poltsikoetarako «onuragarritzat» jo ditu datuak udalak, konpostari esker, zamar horien garraioa eta tratamendua aurreztu direlako.