Xabier Floresen margoak egongo dira ikusgai, bihartik, Ondarroako udal erakusketa aretoan

Estreinako erakutsiko ditu bere lanak Ondarroan. Azken urtebete eta erdi inguruan egin dituen 40 oleo baino gehiagorekin osatuko du Dimasek erakusketa: gehienak Ondarroako eta Mutrikuko paisaiak dira, itsasoa protagonista dela. Gaur 18:00etan zabalduko da erakusketa.
image_preview

Xabier Flores ‘Dimas’

  Abenduaren 22ra bitartean, aste barruan, astelehenetik barikura, 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik erakusketa; jaiegunetan eta zapatu-domeketan, berriz, 12:00etatik 14:00etara.