Helduen parte hartzea bultzatzeko asmoz, aurten ere
Trinketeko Esku Pilota Txapelketa jarriko du martxan
Lekeitioko Udal Kirol Erakundeak.
Binakakoa izango da lehiaketa, eta 2014an gutxienez
40 urte dituztenei zuzenduta egongo da. Partidak
domeka goizetan jokatuko dira, urtarrilean, otsailean eta martxoan,
“pilota goxoekin”.
Bestalde,
50 urtetik gorako hiru bikotek izena emanez gero, eurentzat
txapelketa berezia egingo dutela jakitera eman dute antolatzaileek.
Jokatu nahi dutenak,
kiroldegian eman beharko dute izena 2014ko urtarrilaren 5a orduko edo bestela, 94- 624 30 05 telefono zenbakira deitu ahalko dute.