Ikasle Abertzaleek deituta, Lea-Artibain eta Mutrikun ere
herri eskolak antolatu dituzte bihar. “Frankismoaren oinordekoek hitzartutako konstituzio hori estatu Espainolaren banaezinezko batasun inposatuan oinarritu zen, Euskal Herria ukatuz”, esan dute. Horregatik, abenduaren 6a Euskal Herrian “jai egun arrotza” dela esan dute ikasle abertzaleek. Ondorioz, herri eskoletan parte hartzeko deia zabaldu diete ikasleei. “Euskal Herriaren ukatze ospakizunei intsumisioa egiten diegu”, gaineratu dute.
Egitarauak:
Markina-Xemein (Lea-Artibai ikastetxean)
8:15ean. Gosaria portxean.
10:00etan. Hitzaldia: Garaiko egoera politikoa eta ezker abertzalearen bilakaera historikoa.
12:00etan. Herria apaindu.
Oharra: Berreskurapenak direnez ikasgela bat zabalik egongo da elkar lagunduz ikasteko.
Ondarroa (Gaztetxean)
9:00etan. Gaztetxea zabaldu.
9:15ean. Aurkezpena.
9:30ean. Jokoak.
10:45ean. Atsedenaldia.
11:15ean. Geure aldarrikapenak
p12:15ean. Herrian zabaldu.
Ikasleez gain, asko izango dira bihar lan egingo duten herritarrak. Euskal Herria Bildu koalizioak adibidez, abenduaren 6an lan egingo duela adierazi du.