36. Euskal Zine Bilera marka guztiak hautsita agurtu da. Lekeitioko Udalak zuzentzen duen antolaketa taldea
pozik dago, aurten jarritako
erronkak «soberan» bete dituelako. «Edizio berritzaile bat aurkeztu dugu: euskara, zinemagintza eta bilera uztartu ditugu, eta aste betez euskal zinemagintzaren kai bihurtu da Lekeitio», esan dute.
Aurten
euskaraz filmatu denaren errepasoa egiteko bidea izan da Bilera.
Guztira, 50 ikus-entzunezkotik gora proiektatu dituzte. «Euskal Herriko aurpegi famatuak pantaila handian ikusteko aukera eman du, eta kamera atzean ere, Mireia Gabilondo, Asier Altuna, Koldo Almandoz edota Iñaki Beraetxe moduko izen ezagunak egon dira», aitatu dute. Baina izen eta abizenak dituzten aurpegiak ez ezik, zinemagintzan bere bidea egiten hasi diren hasi berri asko ere bildu direla azpimarratu dute.
Euskal zinegileek eman duten erantzunagaz ere pozik agertu dira antolatzaileak.«Aurtengo edizioak zera azpimarratu digu: Euskal zinemagintza indartsu dagoela. Euskal ekoizpenen bilgune, merezi duen euskarazko lanik ez dio ihes egin EZBri».
Herritarrek eta ikusleek ere Euskal Zine Bilera erabat babestu dute, i
kusle kopurua ere nabarmen igo da. «Aretoa gainez izan dugu egunero, beteta kartela egun batetan baino gehiagotan jarri behar izan dugu atean».
Aurten egindako lanaren ondorioz,
Lekeitioko Udalak eta Zineuskadik hitzarmen bat sinatu dute, eta
Zineuskadik, aurten, sei mila euro 6.000 euro jartzeko konpromisoa hartu du.
Proiektu berriak
Aurtengo arrakastak eta laguntza berriak antolaketa taldearen
lan egiteko gogoak indartu dituela adierazi dute Bilerako arduradunek. Datorren urtera begira, gainera, Euskal Zine Bilera indartzeko proiektu gehiago dituzte. Horrela, lehiaketaz gain,
euskal zinemagintzaren inguruko mahainguru, solasaldi, ikastaro edota tailerrak antolatuko dituzte. «Ekitaldira ere jente asko gelditu zen sartu ezinik, datorren urtera begira streaming bidez ekitaldia emateko aukera zabalduko dugu», aurreratu dute. «Lekeitio Euskal zinemagintzaren kai bihurtu nahi dugu, erreferentziazko leku. Uste dugu, bide horretan goazela», adierazi dute.