Kantauri Surf Ligan ari da parte hartzen estreinako Lea-Artibaiko Artzabal surf elkartea. Hirugarren jardunaldia zapatuan jokatuko da,
Artzabal Surf Elkartea eta Zarauzko Urola Kostra taldeen artean. Mendexako
Karraspio hondartzan izango da proba, 10:00etan. Denboraldia hasi zela bi aste pasatu dira. KSLren hirugarren denboraldia da aurtengoa.
Talde edo kluben Surf topaketa
KSL-ren antolatzaileek bultzatzen duen surf txapelketa eredua ez da ohiko txapelketa mota. Izan ere, txapelketa baino topaketa izaera eman nahi zaio. Surfaren berezko balore eta egoerei egokitutako lehia osasuntsua bultzatzea du helburu; talde lankidetza, toki berriak ezagutzea, bertakoekin harremana, eta surfean irabaztea baino ikastea bilatzen du.
Kantauri Surf Ligan parte hartzea bat dator Artzabalek surf zaletasuna zabaldu eta surflarion artean kiroltasun balore egokiak izan eta ingurumenarekiko ardura eta errespetua zabaltzeagaz. “Gure sorreratik izan dugu garbi surfaren ikuspegi hori bultzatzeko jaio garela, hortaz, proiektua sendotzen laguntzea da elkartearen asmoa datozen urteetan”, esan dute elkarteko arduradunek.