Abenduaren 20an Kirolaren Gala ospatuko dute, udalbatzar gelan, 20:00etan.
Ekitaldiarekin kirol munduan dabiltzan eta ibili diren pertsona edo eragileei onespena eta eskerrak eman nahi zaie sari baten bitartez. 2012-2013 denboraldia kontuan hartuta,
guztira lau sari banatuko dira: kirolari onena saria, talde onena saria, ibilbide onena saria eta aipamen berezia saria.
Kirolari onenaren saria lortzeko Asier Illarramendi, Kosme Arrieta, Iban Arrunategi eta Erik Mendizabal proposatu dituzte; talde onenarenean Sokatira taldea, Danok Bat, eta Saskibaloi taldea. Ibilbide onenari dagokionez, Antonio Txartxa (futbola), Jabier Urresti (sokatira), Jose Agustin Elezgarai (eskubaloia), Pedro Doistu (herri-kirolak), Andoni Oianguren (zesta-punta) dira izendatuak. Aipamen bereziak, azkenik, herriko kirolari emandako dedikazioa sarituko du: Jose Arrunategi, Jose Ignacio Urkiri, Jose Mari Egaña eta Luis Mari Arrieta izendatu dituzte saria irabazteko.