Lekeitioko Usotegi parkea atontzen jarraituko dute zapatuan
Lekitto Bedarra taldeak Usotegin beharrean jarraitzeko deialdia egin du zapaturako. Egitekoak hauek izango dira: Tomateak kendu eta ongarri berdeak erein, uzta batu, hesia barnizatu eta eginda dagoena ortuan jarri, eta eraikinaren teilatua berristeko, aldamioaren elementuak dorrearen albora eroan. 09:30 etan jarri dute ordua.