Abenduaren 15ean egingo da herri lasterketa, 12:00etan Berriatuan hasita. Lasterketan parte hartu nahi dutenek Ondarroako Turismo Bulegoan eman behar dute izena, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Korrikan egin nahi dutenek 5 euro ordaindu beharko dituzte.
Amaitzekotan dagoen aste honetan ikastetxeetan eduki dute ume eta gazteek herri lasterketa entzutetsuan izena emateko aukera. Ondarroako Atletismo Taldeak antolatu du aurten ere kirol jarduera.