NiƱa Coyote
Rockaren indarrarekin hasi eta amaituko dira abenduko gau hotzak. Mutrikuko Rock Kolektiboak (MRK) antolatuta, Abendurock bidea egiten hasiko da bihar, udalaren, gazte asanbladaren eta Zine Forum Taldearen laguntzarekin.
Kontzertu guztiak doan izango dira, eta ia guztiak barikuz egingo dira;
bakar bat izango da zapatuz: MRK Gaua abenduaren 21arekin iritsiko da. Azkan urteetako esperientzia gogoratuta, jai giro ezinhobea sortuko da, tradizio bihurtzen ari den egunean.
Bihar Bodegoiak hartuko du lehen kontzertua, 23:00etan. Petti (Bera, Nafarroa, 1973) igoko da taula gainera. Bakarlariak amerikar sustraidun rocka egiten du. Bost bakarkako kaleratu ditu, ia guztiak Gaztelupeko Hotsakekin. Anari, Txuma Murugarren, Rafa Rueda eta Barrence Whitfield kantariekin ere partekatu ditu diskoak. Ahots urratu eta sakona, bluesaren arimaz kutsaturiko kantu ezkorrak, gitarra jotzeko trebezia eta taula gaineko indarra dira Pettiren ezaugarri nagusiak.