Hondakinak batzeko sistema berria azalduko du Lekeitioko Udalak
Hondakinak batzeko sistema berriaren gaineko informazioa emango du Lekeitioko Udalak datorren astelehenean, 19:00etan, Kultur etxeko Azkue aretoan. Lekeitioko Udala, Lea-Artibai eskualdeko beste herriekin batera, hondakinak batzeko sistema berria martxan jartzen dabil. Hori dela eta, lekeitiar guztiei dei egin die sistema berriaren inguruan informazio zuzena jaso eta zalantzen inguruan berba egiteko.