Markina-Xemeingo Batzokiak txarriboda antolatu du alderdikide, jarraitzaile eta nahi duten guztientzako. Txarriboda, batzokian egingo da abenduaren 14an.
Izena emateko azken eguna abenduaren 10a izango da, eta horretarako batzokira joan behar dute interesdunek.
Apuntatzerakoan 20 euro ordaindu behar dira, umeentzako menua, berriz, 5 eurokoa izango da.