Ondarroako Etxelilan 'Hiesa genero ikuspegitik' hitzaldia emango dute abenduaren 10ean
Hiesaren aurkako nazioarteko egunaren harira, eta herritarren eskaerei erantzunda, hitzaldi bat antolatu dute Ondarroako Etxelila emakumeen topagunean datorren martitzenerako, 19:00etan: Hiesa genero ikuspegitik. T4 elkarteak emango du hitzaldia.