Aurten ere
punta-puntako sei bertsolarik kantatuko dute
domekan egingo den
Kontzezioko Bertso Jaialdian. Seiko hau izango da
Markina-Xemeingo udal pilotalekuan,
17:30ean, arituko dena:
Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Arkaitz Estiballes eta Amaia Agirre.
Markina-Xemeingo Kontzezioko Bertso Jaialdia, Bertsolari Txapelketa Nagusiko atarian dator, eta Kontzezioko jaladian izango diren sei bertsolarietatik lau finalean egongo dira: Maialen Lujanbio momentuko txapelduna, Amets Arzallus eta Unai Iturriaga, txapela lortzeko faboritoen artean daudenak eta Beñat Gaztelumendi, estreinako finalean dagoena.
Lau finalistekin batera igoko dira oholtza gainera, Amaia Agirre eta Arkaitz Estiballes.
Aurkezle lanetan, berriz,
Andoni Egaña arituko da. Gaiak bertsotan jarri beharko ditu oraingoan.
Jaialdiaren antolatzaile Amaiur Elkartea, 35/02 sumarioaren baitan prozesatuta
Aurtengo urrian
bi makroepaiketa jarri dira martxan Espainiako Auzitegi Nazionalean,
26/11 eta 35/02 sumarioak zehazki. Bertan, alde batetik,
40 gazte ari dira epaitzen eta seina urteko espetxe zigorra eskatzen diete, Segiko kide izatearen akusaziopean. Beste alde batetik, beste
36 pertsona daude auzipetuta HB, EH, eta Batasunarekin lotuta eta zortzi eta hamabi urteko espetxe zigorrak eskatzen dizkiete. Azken prozesu honetan gainera,
110 herriko taberna ere epaituko dituzte «erantzule zibil» izatea egotzita. Markina-Xemeingo kasuan,
Isa Mandiola herrikidea epaitzen ari dira 35/02 sumarioan, bai eta, besteak beste, Kontzezioko Bertso Jaialdia urtero antolatzen duen
Amaiur Elkartea ere. Horrelako epaiketa batek
sufrikario ekonomiko eta pertsonal handiak ekartzen ditu. Beraz, epaiketak dakarren gastuan laguntzeko
kontu korronte hau zabaldu dute:
3035 0083 24 0830120459.