Markina-Xemeingo Mari Karmenek eta Mari Terek eta Amorotoko Ana Belenek osatutako bikoteak irabazi zuen txapelketa. 19 hirukotek hartu zuten parte, eta antolatzaileen esanetan, “giro ederrean” ospatu zuten eguna.
Sailkapena horrela geratu zen:
1.- Mª Karmen (Markina-Xemein), Mª Tere (Markina-Xemein) eta Ana Belen (Amoroto).
2.- Antón (Lekeitio), Miren (Amoroto), Lurdes (Mendexa).
3.- Amaia (Gizaburuaga), Nerea (Gizaburuaga) eta Idota (Gizaburuaga).
4.- Bizente (Gizaburuaga), Juan (Aginaga) eta Edurne (Mendexa).