«Oso oso ondo hasi da» Abendurock MRK-ko kideek esan dutenez. Pettiren kontzertua ikusteko goraino bete zen bariku gauean Bodegoia taberna. Bakarlariak bere abestiak ez eze, Xabier Leteren eta Mikel Laboaren abestien bertsioak abestu zituen. Entzuleak oso gustura egon ziren, abeslaria bezala.
Mutrikuarrekin bat egin zuten kontzertuan inguruko herrietako lagunek ere.
Petti, kontzertuan, Bodegoian
Barikuan jarraituko du Abendurockek, goi-goitik jarraitu ere:
Niña Coyote eta Chico Tornadok Zubiaramen joko dute, 23:00etan hasita.