Gazte sorta zabala elkartu zuen zapatuan ospatu zen
Akerbeltz gaztetxearen bosgarren urteurren jaiak. Goizeko pala txapelketagaz hasi eta hurrengo egunerarte luzatu zen festa.
Agustin Erkizia eta Peio Urionabarrenetxea izan ziren gaztetxeak antolatutako
pala txapelketaren irabazleak. Zapatu goizean jokatu ziren finalak, eta
Gaztetxemonen eskutik jaso zituzten jokatzen jarraitzeko oparitu zizkien palak.
Salda hartu, finalak ikusi eta txikiteoa eginda agertu ziren gazteak gaztetxera bazkaltzera.
55 lagun inguru batu ziren, azkenean, bazkaltzeko, eta «gustora» geratu ziren askariagaz. Bazkalostean, ailegatu zen sorpresa. Eszenatokiko atze-oihala zabaldu eta agerian utzi zuten
gaztetxeko dekoratu berria.
Jolasak, txoua eta erromeria eduki zituzten egitaraua osatzeko.