Zine Forum taldearekin elkarlanean, eta Biarko produkzioen laguntzari esker
, dokumental sorta interesgarria prestatu du Mutrikuko Udalak datozen asteetarako. Guztira hiru dokumental eskainiko dira, hirurak Zabielen, 19:00etan: bihar proiektatuko da lehena, Enekoitz Andonegi mutrikuarraren
Balta txuria, balta berdea, Urumearen zurrumurrua. Mutrikun ez eze, Donostian eta beste hainbat herritan ere estreinatuko da bihar.
Enekoitz Andonegi
Egileekin solasean
Gainontzeko biak abenduaren 17an eta 22an izango dira. «Dokumental kalitatezkoak batu ditugu. Bereziki, lehenegoak duen kalitatea eta dimentsioa nabarmena delakoan gaude», adierazi dute antolatzaileek. «Egilea gure artean izango dugu». Dokumentalak eskaintzeaz gain, gaian adituak diren hizlariekin eta gaietan esperientzia dutenekin ekitaldiak gorpuzteko ahalegin berezia egin dute. «Eskertzekoa da gaiekin lotura duten herritarren parte hartzea».
EGITARAUA
Abenduak 10, 19:00etan, Zabiel kultur etxean. Balta txuria, balta berdea, Urumearen zurrumurrua dokumentala. SOS Arrazakeria taldeak bultzatutako proiektua da, eta egilea Enekoitz Andonegi mutrikuarra izan da. Astigarragako ijituei eta eurekin egiten ari diren esku-hartzeari buruzkoa da. Enekoitz Andonegirekin berriketan egiteko aukera ere egongo da.
Abenduak 17, 19:00etan, Zabiel kultur etxean. Gu ere harrera familia gara. Egileak: Zuondo produkzio etxea. Harrera proiektuan lan egiten duen Beroa Elkarteko Goizargi Iglesias-ek aurkeztuko du, eta programan parte hartzen duen herritar batek bere testigantza emango du.
Abenduak 22, 19:00etan, Zabiel kultur etxean.
Emakumea Film Laburrean. Aurkezpena Arrate Uranga zinegotziak egingo du. 77 minutuko iraupena dauka lanak.