Hainbat edukiontzi erre dituzte Lekeition
zapatutik domekara bitarteko gauean.
05:00ak aldera hartu zuten sua
Txato Kaia kaleko edukiontziek eta handik minutu gutxira gertatu zela
Atea kalekoa jakitera eman du Ertzaintzak. Txato Kaian lau edukiontzi erre ziren eta suak auto bat ere harrapatu zuen. Atea kalean, berriz, bost edukiontzi erre ziren alboan zeuden bi autori kalteak eraginez.
Ertzaintza gertaerak aztertzen dabil kale borrokarekin zerikusia duten ala ez zehazteko, ala ere, segurtasun saileko iturrien arabera, inork ez ditu suteak beregain hartu eta ez dago gertaeren inguruko testigantzarik eragindakoak izan diran ala ez jakiteko.