Banako berdinketa eskuratu du ligako azken jardunaldian Xepe Gallastegiren taldeak,
Gasturuk 78. minutuan egindako gol bati esker. Touring eduki zuten aurrean ondarrutarrek, eta lehen minututik bisitariek argi laga zuten hiru puntuen bila etorri zirela.
Etxeko taldea jokoa dominatzen hasi zen, baina ez zuen jokaldi arriskutsurik egiterik lortzen.
Lehenengo zatia golik barik amaitu zen, eta bigarrenean, 62. minutuan, urruneko falta jaurtiketa batean, 0-1eko gola egin zuten. Aurrerak arriskurik sortu barik segitzen zuen.
72. minutuan jokalari bat gutxiagazz geratu zen Errenteriako taldea. Txartel hori bi ikusita, Celik zelaia utzi behar izan zuen.
78. mimutuan ailegatu zen banako berdinketa. Iosuk baloi on bat pasatu zion Gastururi, eta hark ez zuen hutsik egin.
Talde biek egindako jokoa eta emandako maila aztertuta,
berdinketa bidezkoa izan zen.
Puntu horri esker, Zaldupeko taldeak hirugarren jarraitzen du sailkapen orokorrean, 23 puntugaz. Berio eta Anaitasuna daude sailkapenburuan, Xepe Gallastegiren mutilegandik bi puntura.
Kadeteen derbia: Aurrera B-Burumendi
Derbirik ere ez da falta izan asteburuan Zaldupe futbol zelaian. Kadeteek –B taldea– Mutrikuko Burumendi izan zuten aurrez aurre. Mutrikuarrak sailkapenaren lehen postuan daude, eta
Aurrerak azken partiduetan hobekuntza izan badu ere, ez zen nahikoa izan mutrikuarren aurrean emaitza on bat ateratzeko. Talde bisitaria nagusi izan zen norgehiagoka osoan.
Amaieran, 0-4. Edonola ere, etxekoek golen bat sartzea merezi izan zuten.
Hamar partidu jokatuta,
Burumendi lehen postuan dago, 28 punturekin:
partidu bat berdindu, eta gainerako guztiak irabazi dituzte mutrikuarrek. Aurrera, berriz, sailkapenaren azken postuan dago, 5 puntugaz. Zaldupen galdu duen hirugarren partidua izan da Burumendiren kontra jokatutakoa.