Olatuak lagun, Kantauri Surf Ligako hirugarren saioa jokatu zen zapatuan Karraspioko hondartzan. Lea-Artibaiko
Artzabal Surf Elkarteak 32 puntu lortu zituzten eta Urola Kostrak 43.
Nahiz eta hotza egin, eguraldi ederra eduki zuten surflariek saiorako. Sei lagun atera ziren talde bakoitzetik, eta guztira, Artzabal Surf taldekoek 18 olatu hartu zituzten. Hasierako txanda hauetan, taldeko surlari gazteak parte hartzen dabiltza, eta denek parte hartzea dute helburu.
Artzabal Surf Elkartea estreinako parte hartzen dabil kluben arteko lehian oinarritzen den Kantauri Surf Ligan, Bakio, Deba, Getxo eta Zarautzko taldeekin batera. «Txapelketa baino topaketa bat da gehiago, eta surfaren berezko balore eta egoerei egokitutako lehia osasuntsua bultzatzea du helburu», azaldu dute.
Hurrengo zapatuan, Bakiora joango da taldea, eta urtarrilean edukiko dute lehen bueltako azken saioa. Gero bigarren bueltagaz hasiko dira.