3. adinekoei zuzenduta, ‘Kirola osasunaren bidea’ hitzaldia egongo da barikuan Ondarroan
Ondarroako Udaleko Kirol Batzordeak barikurako antolatu du berbaldia, 11:30ean hasita, Kofradia Zaharrean. Hizlariak Kepa Lizarraga Bizkaiko Foru Aldundiko medikua eta Xanti Perez Bizkaiko Foru Aldundiko kirol teknikaria izango dira. «Ez dira aholku orokor hutsetan geratuko, hartu-emanak izan ditugu eurekin aurretik, eta eskatutako hainbat informazio bideratu diegu», esan du udalak. Hartara, Ondarroako herriak kirola egiteko dituen aukeretan oinarrituko dira hizlariak.