“Denen” giza eskubideak errespeta daitezen eskatu du EH Bilduk
http://www.youtube.com/watch?v=qbkgh1spUR4 Gaur, abenduak 10, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna da; hori dela eta, koalizioak ekitaldi bat ari da egiten Gernika-Lumon. Foru plazan bildu dira Rafa Larreina, Pello Urizar, Joseba Gezuraga, Dani Maeztu, Maribi Ugarteburu eta Pernando Barrena, besteak beste. Ekitaldian, “guztien” giza eskubideak errespetatzeko eskatu du EH Bilduk.
Egungo gizartean, alabaina, kontrakoa jazotzen dela uste du koalizioak, “giza eskubide guztiak errespetatzen ez” direla. Ideiak kriminalizatzen direla iritzita, epaiketa politikoak amaitzeko eta presoen eskubideak errespetatzeko eskatu du koalizioak. Hari horretatik, alderdi politikoei eta, oro har, gizarteari dei egin die eskubide urraketa oro errotik mozteko. Bestetik, elkarbizitzarako estrategia propio bat aldarrikatu du, “guztiok garaile izateko”.
Giza Eskubideen Egunean bertan, “bakearekiko eta konponbidearekiko erabateko konpromisoa” daukala berretsi du EH Bilduk.