HITZAren 10. urteurren jaira joateko autobusa egongo da Markina-Xemeindik
Zapatuan Mutrikun egingo den Lea-Artibaiko Hitzaren 10. urteurren jaira joateko autobusa antolatu du XATek. Autobusa 15:30ean irtengo da autobus geltokitik. Sakris, Buztarri eta Uhagon kulturgunean eman ahal izango dute izena jaira joan nahi dutenek. Izena emateko azken eguna abenduaren 12a izango da.