Jaietan berdintasuna lantzeko ikastaroa emango dute Markina-Xemeinen
Jaietan berdintasuna lantzeko ikastaroa egongo da abenduaren 11an, eguaztena, 18:00etatik 20:00etara kultur aretoan, Farapi, berdintasuna lantzen duen enpresaren eskutik. Iaz egindakoaren jarraipena izango da, baina oraingoan konpromiso zehatzak eskatuko dituzte.