Lekeitioko Udala Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritzagaz batu da
Lazunarri malekoiaren moilak dituen berezitasun historiko eta arkeologikoak kontuan hartuko dituztela bermatzeko. Espainiako Itsasertz Mugartearekin akordu batetara ailegatu ondoren,
udaberri edo uda aldera hasiko da Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritza Lazunarri malekoia konpontzen.
«Moila ondare bezala katalogatuta geratzea eskatu dugu, eta dena erregistratuta eta artxiboan ondo jasota geratzea nahi dugu: zer izan den eta zer egin den», azaldu dute udal ordezkariek.
Lazunarri XVIII. mendearen erdialdera eraiki zuten harriz egindako malekoia da. Moila konpontzeko egindako lanetan baina, hormigoia eta zementua erabili dira. Hori dela eta, lanak hasi aurretik
azterketa arkeologiko bat egitea eskatu dio Lekeitioko Udalak Eusko Jaurlaritzari, eta «kontuan hartuko dutela» adierazi diete.