DIAn egin zen azaroan janari bilketa
Gabonetako janari bilketa egingo dute. Bilketa herriko elikagaien bankuko taldeak eta Mutrikuko Udalak egingo dute elkarlanean. «Gabonak datozenez, oinarrizko elikagaiez gain, Gabonetara begirako produktuak ere eskaintzea eskertuko genioke jendeari. Gabonetan denon otorduak bereziak izaten direnez, jateko ez dutenek ere aukera hori edukitzea nahiko genuke, ahal den heinean», azaldu dute ekimenaren antolatzaileek.
Bilketa egiteko herriguneko
hemeretzi dendekin jarri dira harremenetan. «Alkateak gutun bana idatzi die ekimena aurkeztuz eta parte hartzera animatuz. Taldekoek parte hartzeko moduaren berri eman diegu».
Herritarrek bilketan parte hartzeko bi modu topatuko dituzte:
denda batzuetan janaria lagatzeko kaxak topatuko dituzte; beste batzuetan, berriz
, itsulapikoak egongo dira. «Itsulapikoetan batzen den diruarekin, itsulapikoa dagoen dendan bertan galtzen diren produktuak erosiko ditugu, arraina, haragia… Banaketa egin aurrean egingo ditugu erosketak, horrela, produktu horiek ere banatzeko aukera edukiko dugu».
Azarokoa, arrakastatsua
DIA supermerkatuan azaroaren 29 eta 30ean egindako janari bilketak arrakasta handia izan zuen. Bost edukiontzi handi, zortzi edukiontzi txiki eta 30 kaxa bete zituzten jendeak egindako ekarpenekin. «Poz-pozik gaude, erantzuna uste baino hobea izan baita», adierazi dute herriko taldekoek. «Jende asko gogoz gelditu zen, ordea, eta aurreratu genien herrian ere bilketa egiteko asmoa genuela», gaineratu dute.