Talo eta morokil ikastaroa antolatu du Etxebarriko ETX elkarteak
ETX Kultur Elkarteak antolatuta talo eta morokil ikastaroa egongo da zapatuan, frontoian. 16:30ean hasiko dira jakiak egiten ikasten eta 18:00etatik aurrera egindakoa jan ahalko dute nahi duten guztiek.