Udal tasak ordaintzeko diru laguntza izango dute errenta baxua duten ondarrutarrek
2013. urteko Ondasun Higiezinen gaineko zerga, zarama bilketaren eta estolderiaren gaineko udal tasak ordaintzeko diru laguntza emango du Ondarroako Udalak. Diru laguntza emateko oinarriak eta eskabide orria udal erregistro bulegoan daude eskura. Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, eskaerak egiteko azkenengo eguna barikua da, abenduak 13.