Aurrekontuei buruzko batzarra egingo dute Aulestin, zapatuan
2014ko aurrekontuei buruzko batzarra egingo dute zapatuan, 10:30etik 12:00etara, Aulestiko udaletxeko musika gelan. Lehenengo batzarra azaroan egin zen, eta oraingoan, alde batetik, han agertutako premien inguruan egingo dute berba; bestetik, 2014ko inbertsioak zeintzuk izan behar diren erabakiko dute.