Batzarra egingo dute zapatuan erretiratuek Mendexan
Erretiratuen eta pentsionisten elkarteak urteko batzarra egingo du abenduaren 14an, zapatua. Batzarra 13:30ean izango da eta urteko kuotaren ordainketa, eta kontuak edukiko dituzte aztertzeko. Ostean, bazkaria egingo dute elkarregaz.