Gure Esku Dago ekimenaren aldeko taldea lehenengo pausoak ematen hasi da Ondarroan, autodeterminazioa lortzeko helburuagaz.
Bihar egingo dute bigarren batzarra, 20:00etan, Kofradia Zaharrean, eta herritar guztiei dei egin die parte har dezaten.
Joan den astean pentsaketa ezberdineko hamabost bat lagunek egin zuten bat lehen bileran, Euskal Herri mailan egitekoa den ekimena zabaltzeko eta herri mailan gauzak lantzeko gogoz.
«Giza katerako deialdiari erantzuteko jendea animatu nahi dugu, eta pausorik pauso autodeterminazio eskubidea lortzeko bidea egiten joan», azaldu dute taldeko kideek
, ondarrutar guztiei gaurko bileran parte hartzeko gonbidapena eginaz.