Oraindik aspektu tekniko batzuk zehaztu gabe dituzten arren,
materia organiko eta errefusa jasoko dituzten edukiontziak txartel eta txip bidez zabaltzea aurreikusten du Lekeitioko Udalak,
gainontzekoak gaur egun dauden bezala mantenduz.
Helburua %70 eko birziklapen tasa lortzea da, eta horretarako “Lekeitiorako egokiena den sistema” definitzen saiatu dira “herriko ezaugarriak kontuan izanda”.
Lekeitioko birziklapen
tasa %29koa da, eta udalak jakitera eman duenez, ez da aldatu azken hamar urteetan. “Horrek esan nahi du Lekeition sortzen dugun hondakinen %71 Zabalgarbiko erraustegira eramaten dugula”, azaldu dute.
“Hondakinak kudeatzeko sistema konkretu bat ezartzea baino,
ahal den eta birziklapen tasarik altuena lortzea garrantzitsuagoa dela uste dugu”, azpimarratu dute.