Hamalau erakundek jaso dituzte aurten kudeaketaren Bikaintasunari dagokionez lorturiko maila aintzatesten duten Zilarrezko Q eta Urrezko Q sariak; tartean,
Markina-Xemeingo Bera Kruz ikastolak. Hain zuzen,
Urrezko Q-a hartu zuen atzo, Bilbon egindako ekitaldian. Hala, Euskadiko Bikaintasunari ematen zaion aintzatespenik gorena hartu du Markina-Xeimeingo ikastola horrek.
Urrezko Q-a hartu du Markina-Xemeingo Bera Kruz ikastolak. Eskumatik hirugarrena, Amparo Kareaga zuzendaria, Urrezko Q-a eskuetan
Markina-Xemeingo ikastolarekin batera, beste bi ikastetxek –Ermuko
San Pelayo Ikastetxeak eta Durangoko
San Jose Jesuitak Ikastetxeak–hartu dute errekonozimendu hori, baita
Pierburg, automozio industriarako osagaien fabrikatzaileak ere.
Gainera,
Zilarrezko 10 Q aintzatespen eman dizkiete bederatzi hezkuntza zentroei eta gizarte gaietako beste bati, hain zuzen ere.
Bikaintasuna-Kudeaketa Aurreratuarekin Konpromisoa erakusten duten Diplomak ere eman zizkien EUSKALITek 2013an egindako Kanpo Kontraste zerbitzua gainditu duten sektore guztietako
34 erakunderi; horien artean, Gernika-Lumoko Turismo Bulegoari.