11:00etan egingo dute aldarrikapena Gipuzkoako LAB sindikatuko metalgintzako delegatuek, Jaz Zubiaurre lantokiaren parean. Lantokiko jabea Eduardo Zubiaurre da, hainbat erakunde patronaletako kidea, alegia. “Biharko elkarretaratzearekin patronalaren jarrera eta bertako arduradunak salatu nahi ditugu. Euren enpresetan egiten duten bezala, herrialde mailan ere prekarietatea hedatu nahi dute, Madrildik inposatu diguten lan erreforma atzerakoi horri bidea irekiz. Ez gaude hau onartzeko prest eta mobilizazioekin jarraituko dugu”, adierazi du sindikatu abertzaleak.
“Oztopo eta sententzia guztien gainetik”, Gipuzkoako metalgintzako langileek borrokan jarraitzen dutela gogoratu du sindikatuak, eta horrela jarraituko dutela hitzarmen duin bat lortu arte. “Hitzarmena ez da desagertuko, beronen alde borrokan egiteko langileak baldin badaude”.