Eskalada, futbola, igeriketa, jolas kooperatiboak, kid balance, kid combat, kid pilates, patinajea (patinak eta patineteak), saskibaloia, ur jolasak eta askoz kirol joko gehiago praktikatu ahal izango dute gazteek. Kirol jokoak
2002ko urtarrilaren 1etik 2007ko abenduaren 31ra bitartean jaiotako gazte eta umeentzat antolatu ditu Ondarroako Udalak.
Multikirol
jarduerak abenduaren 23, 26, 27, 30 eta urtarrilaren 2an eta 3an izango dira, 10:00etatik 13:00etara bitartean.
Abenduaren 16ra arte dago zabalik izena emateko epea, Zaldupe udal kiroldegian bertan.