Santa Luzia eguna ospatuko dute Mendexan
Zapatuan, Lakrikun Antzerki Taldeak antzerkia eskainiko du udaletxeko aretoan, 18:00etan. Antzerkia 12 urtetik gorakoentzat izango dela adierazi dute. Kafea eta pastak ere eskainiko dituzte ikuskizunaz gozatzeko.
Santa Luzia jaiak Mendexaxko Kukuhabixa taldeak, jai batzordeak eta udalak antolatzen dituzte.