Santa Luzia eguna ospatuko dute Mendexan

Barikuan, Santa Luzia egunean, meza eskainiko dute 11:00etan Santa Luzia baselizan. Bertan, musika eta hamaiketakoa eskainiko dituztela esan dute antolatzaileek. SANTA_LUZIA_JAIA__MENDEXAN Zapatuan, Lakrikun Antzerki Taldeak antzerkia eskainiko du udaletxeko aretoan, 18:00etan. Antzerkia 12 urtetik gorakoentzat izango dela adierazi dute. Kafea eta pastak ere eskainiko dituzte ikuskizunaz gozatzeko. MENDEXA__SANTA_LUZIA Santa Luzia jaiak Mendexaxko Kukuhabixa taldeak, jai batzordeak eta udalak antolatzen dituzte.