Abenduko osoko bilkura egingo da gaur Markina-Xemeinen
2014ko aurrekontuari hasierako onarpena emango diote gaur, 19:00etan egingo den abenduko ohiko Osoko Bilkuran. Horretaz gainera, BFA eta Udalaren arteko hitzarmena, San Roke egotetxeari buruz, Kiroldegiko prezioak, Langileen lan-baldintzen hitzarmena, eta Gizarte zerbitzuak ere landuko dituzte.
Zinegotzien galdera erantzunen ondoren, herritarrek galdetzeko aukera edukiko dute.