Esnearen Ligaren lehenengo saioa egingo dute zapatuan, Markina-Xemeinen
Bularra emateko laguntza talde berriaren bilera 11:00etan egingo da, Uhagon kulturgunean.
Bileretan parte hartzea doakoa da, eta haurdunentzat, bularra ematen duten amentzat, haien senideentzat eta orokorrean, amagandiko edoskitzea interesatzen zaienentzat daude zabalik.«Haurrak ongietorriak dira», esan dute antolatzaileek.
Informazio gehiago nahi izanez gero, 94-616 61 53 zenbakira deitu.