Gaur goizean, txitxarro kaxak pisatzen
Astelehenean sardinatara irten zuten Ondarroako Kalare Deuna kofradian salmenta egiten ari diren Kantabriako txalupek. 30 bat zebiltzan martxan. Urrutira joan behar izan zuten, eta arrantzatutako garauak txikiak izan ziren, gazteak. Martitzeneko bentan igarri-igarria izan zen hori: prezio merkea egin zuen sardina kiloak, 0,49 euro.
Harrez gero, hamabi txalupa baino ez dira ari itsasora ateratzen:
txitxarrotan eta betanditan ari dira batez ere. Edozelan ere, horiek ere portuan gelditzen joango dira, beti ere Gabonetan saltzeko «urreburua-edo» ez badute topatzen.
Behin geldituta, Errege Egunaren ostera arte, gutxienez, ez dira arrantzan hasiko.