Abendurockek aurrera darrai.
Zuzeneko indartsuarekin datoz Niña Coyote eta Chico Tornado Zubiaramera, bihar, 23:00etan. Koldo Soretek (gitarra, oktabadorea eta ahotsa) eta Ursula Strongek (bateria) osatzen duten rock taldea. Hainbat musika abenturatan aritu dira bi musikariak: Koldo Soret Surfin Kaos, Utikan, Mugatik, eta Chico boom-en; eta Ursula Strong Zuloak eta Las Culebras-en.
Desertuko soinu pisutsuak lantzen dituzte, musika proposamena stoner giroetara bideratuz. Bikote formazioan taularatzen dira, baina banda soinua dute. Irailaren amaieran eskaini zuten lehen zuzenekoa, argitaratu duten lehen diskoa aurkeztuz.