‘81 amama’ dokumentala, zapatuan, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean
Izaro Gonzalez Ieregiren 81 Amama dokumentala emango dute zapatuan, 19:00etan, Uhagon kulturgunean. 81 amama dokumentalak XX. mende hasieran jaiotako amamen bizimodua hartzen du aztergai moduan, eta zehazkiago nekazal bizitza tradizionala bertan behera utzi zuten amamen eta haien biloben arteko transmisioa. Material gisa amama-biloba horien memoria indibidual eta kolektiboak erabiltzen ditu. Dokumentala “kultur transmisioa eta euskalduntasuna ulertzeko hausnarketa bat da».