Atletismo Txikia topaketak egongo dira zapatuan Markina-Xemeinen
Atletismo Txikiaren bigarren jardunaldia ospatuko da zapatuan Markina-Xemeingo frontoi nagusian. Bost taldek hartuko dute parte 11:00etan hasiko diren topaketetan: Ermuko Anaitasunak eta San Lorenzok, Bermeoko Aritzatxuk, Lekeitioko taldeak eta Markina-Xemeingo Atletismo taldeak.
Alebin eta benjamin mailetako neska-mutilek proba desberdinak egin beharko dituzte, heziak, lasterketak, bortex jaurtiketa eta errelebo lasterketa.