Bigarren gazte ekintza edukiko dute Lekeitioko gazteek zapatuan
Bigarren gazte ekintza edukiko dute Lekeitioko gazteek, zapatuan, Gazte Gunean. 11:00etan twitter lehiaketaren bidez bozkatu duten graffitia margotuko dute, 20:00etan afaria izango dute, eta bertan lo egitera geratuko dira nahi duten guztiak. Betiko modura, bigarren gazte ekintzan parte hartzeko baimen fitxak bete beharko dira. Fitxak kultur etxeko Gazte Bulegoan eskuratu daitezke eguenean eta barikuan 17:00etatik 20:00etara.