Urteko azken irteera bateratua egingo dute Lea-Artibai eta Mutrikuko mendi taldeek
Lea-Artibai eta Mutrikuko mendi taldeek urteko azken irteera amankomunatua edukiko dute domekan. Urtero modura, Ondarroatik irten eta mendian zehar zeharkaldia eginda Ondarroara bueltatuko dira mendizaleak elkarregaz bazkaltzeko.
Ibilbidea hau izango da: Zaldupe, Burgo, Tontorromendi, Kostolamendi, Gorozika eta Zaldupeko kiroldegia.
08:00etan irtengo dute autobus geltokitik.