Aulestiko Udalak Umeen Gabonetako Parkera joateko sarrerak banatuko ditu
Iaz egin modura, aurten ere Aulestiko Udalak Bilboko Umeen Gabonetako Parkera joateko sarrerak banatuko ditu herritarren artean. Sarrerak abenduaren 20ra arte jaso ahalko dira, udaletxean. “Lehenengo umeentzako sarrerak banatuko ditugu eta gero, abenduaren 23rik aurrera, soberan geratzen diren sarrerak gurasoen artean banatuko ditugu”, jakin eragin dute Aulestiko Udaleko beharginek.