http://www.youtube.com/watch?v=rBB5e4By1rc&feature=youtu.be Ondo hasi eta ondo amaitu. Ondarroako herri lasterketarik ospetsuenak jendetza batu du beste behin ere errepidean eta jendetza bide bazterretan eta alde zaharrean. 11:45 orduko asko eta asko ziren Errenteriarantz eta KamiƱazpirantz zihoazenak. Ordurako Berriatuko Kordeleriaren parean zeuden ibilbide osoa egin behar zutenak. 12:00ak puntu-puntuan abiatu ziren Ondarroarantz. Asier Ugartetxea ziztu bizian atera zen
http://www.youtube.com/watch?v=nAgVbBmckK4 Martin Bertso, Mari Kalanbre, Largabista, Ane Pirata eta Hitzagaz ondo baino hobeto pasatu zuten zapatuan etxeko txikiek eta ez hain txikiek. Hitza egunkariaren 10. urteurren jaialdiak jokoak, txokolatada eta kontzertua bildu zituen Mutrikuko kiroldegiko kantxan. Hiru taldetan banatuta, eta piratak modura margotuta aritu ziren jokoetan. Gogotsu aritu ziren gaztetxoak, guraso eta lagunen animo artean. Parte hartzera animatu zen gurasorik ere ez zen falta izan. Hitzaren urteurrena gogora ekarri zuten marrazkietan: Zorionak Hitza esaldia kolorez eta irudi politez jantzi zuten haurrek.